Bisitariak

2011/05/17

Baliabideen gida

Egile tresnak: Hot Potatoes

Gure ondorioak


Oraindik ikasle garen arren, 35 urte inguru ditugun laukotea gara lan hau burutzen ari garenak. Gure belaunaldiak ez ditu IKT-ak ezagutu, ez behintzat gaur egungo ikasleek ezagutzen duten modu berean. Gelan ordenagailuak sartzeko saiakeraren aurreneko ikasleak izango ginen gu, BUP zegoenekoa. Hasieran ordenagailuek hezkuntza erabat eraldatuko zutela uste izan bazen ere, gerora alboratuak izan ziren, eta garestiegi zenaren aitzakiapean ez da azken urte Hauek bitarte berpiztu. Gakoa interneten Egon daiteke. Internetik teknologia berrien munduan eman duen bilakaera  ezin ukatzekoa da eta handik abiatuta ditugu gaur egun eskura ditugun baliabide andana. Honela, gaur eguneko hezkuntzan teknologia berriak albora ezinak bihurtu dira. Eskoletan teknologia berriak zeharka sartu izan diren arren, gaur egun erabat errotuta daude ikastetxeetan, etxeetan, ikasleetan eta gizartean oro har. Garbi dago ezin dugula maila berean orokortu, munduko herrialdeen arteko desberdintasunak IKT eta hezkuntzan ere eragina duelako (herrialde pobre eta aberatsen arteko muga areagotzen da), baina oro har, IKT-ek hezkuntzan sortu duten aldaketa ukaezina dela esan dezakegu.

Irakasleak ezin du uharte bat izan teknologia berriekiko posizioan. Irakasleak inplikatu behar du, ohartu behar du zabaltzen zaizkion aukerez eta modu hezitzaile eta kritiko batean aritu beharko du ikaste irakaste prozesu horretan. IKT- ak oinarrizko konpetentziak garatzeko baliabide bezala ulertu behar dira. IKT-ek euskarri moduan eskaintzen dituzten aukerak baliatu behar dira hezkuntzan. Kontua ez da ikaslea “gailu” batean aurrean jartzea eta ikasleak bere kasa lan egitea. Elkarreraginean jardun behar dugu, ikasle-irakasle-gizarte triangelua bat eginda dagoelako.

Behar bereziak dituzte ikasleak ezin ditugu alde batetara utzi  teknologia berrien erabilera  gauzatzen dugunean eta ondo baliatuz gero, teknologia berriak oso aberasgarriak izango zaizkigu hezteko prozesuan. Ikasle hauek dituzten mugak ez ditugu areagotu behar eta gaur egun ikaslearen garapenerako baliatu behar ditugu. Behar bereziak dituzten ikasleen gaindi, etxeratzeak gertatzen diren ikasleekin (edozein dela ere arrazoia) lan egiteko baliabideak ematen dituzte IKT-ek.

Teknologia berriek aurkezten dituzten elkarreraginerako aukerak baliatzea ezinbestekoa da. Hezkuntza modu “pasiboan” alboratu beharra dago eta irakasleak dakiena irakastea baino haratago, elkarrekintza da lortu behar dena. Ezin da teknologia bere horretan erabili eta kito, teknologia baliabide gisa erabili behar da eta ez helburu edo xede gisa. Teknologia berriek ematen dituzten aukera baliatu behar ditu lantzera goazen konpentzi bakoitzak eta ematen dizkiguten aukerak hartu ahalik eta ikasketa esanguratsuena eman dadin.

Gaur egungo ikasleak lotura estua dute teknologia berriekiko eta ikastetxearen aurretik doaz Alor honetan. Hezkuntza sistema ohartu da aurre egin behar dio egoera honi eta egunean jarri beharra duela, irizpide kritiko batekin eta bere jarduna findu eta lotu beharra duela hezkuntza proiektura. Aldaketa hori gauzatzen ari da gaur egungo ikastetxe askotan, eta horren adibide dira eskola 2.0, ikasys, web 2.0, formakuntza planak eta ikastetxeetan ezartzen ari diren teknikariak postuak eta hezkuntza behar berezietarako bideratzen diren egokitzapen berriak.

Zer ikasi dut eta zer geratzen zait ikasteko

Bideo proiektua

http://www.youtube.com/watch?v=UQYTlSZ2qFM